XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Kokatu mapan bizi zaren lekutik hurbilen dagoen mendia.

Nola deitzen da? Zein altuera du? Zein ibai jaiotzen da bertan?.

2. Aurreko ariketarekin jarraituz, ikertu bere landaretza.

Basoak dira ugari ala garbiuneak? Zergatik?.

3. Mendi hauen altueren datuez osatu ondorengo grafika: Ganekogorta (998 m), Ernio (1.072 m), Aitzgorri (1.544 m), Aratz (1.442 m), Jaizkibel (543 m), Toloño (1.267 m).

4. Ibaiak gailurretan jaiotzen dira eta tarteka mendiak ebakitzen dituzte haran estu eta luzatuak eratuz.

Kokatu mapan haranak eta esazu: - Haranaren izena. - Hurbileko mendiak. - Harana zeharkatzen duen ibaia. - Herri garrantzitsuak.

5. Aurkitu letra-zopa honetan gure mendietan bizi diren bost animalia: (...).

6. Zenbat eta gorago igo gure mendietan, landaretza aldatuz doa ia desagertu arte.

Zergatik uste duzu gertatzen dela hau? Zeintzuk izan daitezke zergatiak?.

7. Mendira txango bat egin aurretik, informazioa behar duzu.

Osatu ondorengo fitxa: Mendiaren izena / Kokalekua / Altuera / Bertan jaiotzen diren ibaiak / Nora jotzen dute? / Landaretza / Zuhaitzak / Landareak / Probetxamendua / Zura: bai ez / Larreak: bai ez / Bere egoera (deforestatua, birpopulatua)... / Histori datuak...

SAKONTZEN 1. Marraztu kartulina batetan Euskal Autonomi Elkarteko mapa.

Margotu marroiz mendirik garrantzitsuenak eta zehaztu A ikurraz gailurrik garaienak.

2. Bildu ondoren bertako mendien argazki, postal eta berriak eta egizu hormirudi bat.